Kerren erretegi, Txuleta Txingarretan

Okela maite dugunontzat, ez dago puntuan erreta dagoen txuleta dastatzea bezalakorik. Horregatik, Kerren erretegian okela parrilla gainean ateratzen dugu mahaira, mahaikide bakoitzak berak nahi duen moduan buka dezan eta beti beroa jan dezan, arte egurraren zapore nahastezinarekin batera.

Inocencio Urigoitiak mahaiko parrilla eman zuen ezagutzera 1978an. Horretaz gainera, koipea txingarren gainean erortzean sortzen zen kearen arazoa ere konpondu zuen osagai bat erantsi zion.

Hainbat saio egin ondoren, adiskide zituen metalgin batzuek estalgarri alderantzikatu bat eraiki zioten, mahaikide guztiek errekiaren erritoan parte har zezaten.

Kerrenek prestatzen duen okelaren freskotasuna eta kalitatea bermatzen du, eta jatorria, hazi den baserria, hiltegia eta une hartatik igaro den denboraren trazabilitate ziurtagiria dauka.

Prezioa: 37,50 €/Kgs.

es | en