Burduntzia erretzeko modu zaharrena eta tradizionalena da.
Lauzpabost kilo dituen arkume bat, osoa eta garbia, eta errairik gabea, txingarren gainean ipintzen da gerrendua, pixkana egiten joateko moduko tartean, eta 15 minuturo bira ematen zaio, zukuak behar bezala banatu daitezen.
4 ordu erretzen eta etengabeko zaintzapean egon ondoren, prestaera berezi hau plazer atsegin eta gozo bihurtzen da.
Piezaren neurria eta erretzeko eskatzen duen denbora ikusirik, aldez aurretik eskatu beharra dago platera. Era berean, Burduntzia 6-8 mahaikideren artean partitzea gomendatzen da.
Prezioa: 145 € 4,5 eta 5 kilo arterainoko pieza osoa.