70eko hamarkadaren amaieran, Inocencio Urigoitiak, (“Ino”), erretegi bat irekitzea erabaki zuen Bilboren erdigunean.
Ekintzaileen bultzadaz eta beharrezko ausardiaz eta kemenez, banana biltegi zahar batean, KERREN sortu zuen, Bilboko erretegi aitzindaria eta gaur egun, bere motakoen artean eredugarrienetako bat.
Gauzak ondo egitea, osagai onenak erabiliz, bere lan egiteko modua izan zen, eta gaur egun, oraindik ere, jatetxe honetan bizirik dirauena.
Garaiak aldatuz doaz, dena den, boladak eta pertsonak ere bai, baina badira denboran zehar irauten jakiten duten ohiturak. Inoren antzera, goza dezagun bizimodu onaz eta jaki gozoenez, gure familiekin eta adiskideekin.
Txingarrak, harrizko hormak eta mahai gaineko parrillak izan daitezela, egunero, horren lekuko.